2025-2026 ikasturtea

Hurrengo tauletan laburbiltzen dira aurtengo LEK programaren egunak eta ordutegiak. Monitoreek gelan bertan jasoko dituzte ikasleak arratsaldeko 16:15ean, merienda jateko tarte laburra izango dute, eta, ondoren, LEK saioa egingo duten lekura eramango dituzte. Saioa 17:40 inguruan bukatuko da, eta gurasoak prest egon beharko dira seme-alabak jasotzeko 17:45rako.

Herriko kirol-eskoletan aritzeko aukera

LH 3-4 mailakoek asteko LEK bi saioez gain, kirol-eskoletan aritzeko aukera izango dute: gehienez bi kirol eta egun bat kirol-eskola bakoitzean.

Kuotak

LEK urteko kuota 180 eurokoa izango da (seme/alaba bi 270€, hiru badira 330€, eta laugarren seme-alaba dohainik). Gainera, herriko kirol-eskoletan izena ematen dutenek 40 euroko urteko kuota gehigarria ordaindu beharko dute kirol-eskola bakoitzeko. Ordainketa guztiak transferentzia bidez egin beharko dira urriaren 17a orduko seme edo alabaren izen-abizenak eta maila adieraziz.

Kontu zenbakia: ES19-2100-3938-2402-0008-6207 (CaixaBank)

 

LEK ordutegiak

Maila

Ordutegia

Egunak

LH 1

16:15-17:45

Astelehena


Asteazkena

LH 2

16:15-17:45

Astelehena


Asteazkena

LH 3

16:15-17:45

Asteartea


Osteguna

LH 4

16:15-17:45

Asteartea


Osteguna

Kirol-eskolen ordutegiak (LH 3-4 ikasleentzako)

Kirol-eskola

Ordutegia

Eguna

Igeriketa 16:30-17:30 ASTELEHENA
Xakea 18:00-19:00 ASTEARTEA
Atletismoa 16:30-17:30 OSTIRALA
Futbola 16:30-18:00 OSTIRALA
Euskal pilota 16:30-17:20 ASTEAZKENA