Ongi etorri Lekeitioko Eskola-kirolaren web-orrira!
Lekeitioko Eskola Kirola (LEK) proiektuak 2021-2022 ikasturtean eman zituen lehenengoko pausoak herriko eragile ezberdinen elkarlanari esker. Proiektua posible egin duen lan taldeari "LEK Batzordea" izena jarri diogu, eta Lekeitioko ikastetxeak, kirol-elkarteak, udal kirol zerbitzuko arduradunak eta udaleko ordezkariekin osatuta dago. Taldea hilero batzen da proiektuaren jarraipena egiteko eta hobekuntzak proposatzeko.
Egitasmo honekin herriko txikienek jarduera fisikoan eta kirol munduan lehenengo pausuak emateko ustezko modu egokiena, integralena eta hezitzaileena eskaini nahi da. Oinarrizko gaitasunak garatu, jolas zein kirol aukera zabalak eskaini, ohitura osasuntsuak eraiki eta horietan murgiltzea lortuko duen proiektua garatzea da bilatu nahi dena.
2024 urteko udan, beste urrats bat eman zen eta Herri Udalekuak jarri ziren martxan Lekeitioko Eskola Kirola proiektua udara ere luzatuz. Egitasmo berri honekin uda sasoiari begira zaintza-aisialdi osasuntsu, dibertigarri eta hezitzailea eskaini nahi da. Parte hartuko duten umeek nahiz gaztetxoek kulturaz, naturaz eta jarduera desberdinekin gozatzeko aukera izango dute.
2025-2026 ikasturteko programan izen-emateko epea zabalik dago irailaren 9tik aurrera. Beraz, animatu eta parte hartu!

Parte hartze zabala
Eskola Kirola proiektuak, Lekeitioko herriarentzako antolatuko dituen ekintzetan,

Jarraipena bilatu
LEK programatik proposatutako ekintzek hurrengo helburua bultzatuko dute: gaztetxoenek hurrengo urteetan ariketa fisikoa eta kirola egiten jarraitzea.

Iraunkortasuna
Tamaina honetako proiektu bat epe luzera begira gauzatu behar da, arlo guztietan.

Aukera berdintasuna bermatu
Partaide guztien berdintasun aukera bermatu nahi da sexu, jatorri, egoera sozio-ekonomiko edo trebetasunak edozein direla ere.

Kirol aniztasuna
Hainbat erakunde eta kirol adituen arabera (Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolaren eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusia barne), jarduera fisiko eta kirol ugari praktikatzeak dituen onurak zabal ezagunak dira eta honetaz kontzientziatzen saiatu behar gara.